joxemi zumalabe

fundazioa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Elkarrizketa Topatun

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Topatu proektu komunkatiboko kideek elkarrizketa egin digute Joxemi Zumalaben darabiltzagun proiektu batzuen inguruan. Elkarizketa hemen aurkitu dezakezue, eta nahi izanez gero, hemen deskargatu dezakezue PDF formatuan. Era berean lotura honetan bideo labur bat dago, elkarrizketaren zati batzuekin. Milesker topatu-ko lagunei gurekin gogoratzearren eta halako proiektu komunikatibo parte-hartzaile eta dinamikoa egitearren!

 

Ikastaro eta solasaldiak danbadan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

DanbadaUrduñan burutuko den GAZTE DANBADA jaialdian pare bat ikastaro/taller emango ditugu.

Haietako lehena "Zapalkuntza ugari, askabide a(u)nitz" izenburuduna da. Bertan, era parte-hartzaile eta kolektiboan hausnarketa burutu nahiko genuke zuekin batera, zapalkuntzak bizi ditugun moduari buruz, zapalkuntzaren inguruan kokatzen garen moduei buruz, gure botere harremanak bizitzeko eta politikoki artikulatzeko erari buruz, hain zuzen ere, askabiderako giltza izango delakoan hausnarketa hau, edo behintzat pausutxo bat. Gutxi gora behera, horren inguruan hitz egiten dugu Danbadakoek prestatu duten bideo elegante honetan. Tallerra Ostiralean izango da 17:00tan Irauli Gunean.

Bigarren ikastaroa mahai-inguru/taller bezala antolatu dugu, gazte mugimenduko kide batzuekin batera. "Esperientzia desobedienteak eta ekintza zuzena" du izena, eta bertan gure asmoa desobedientzia zibilaren inguruan jardun eta hausnartzea da, beti ere desobedientziaren inguruko praktikak ezagutuz, kontzeptuen inguruan dauzkagun zalantza, adostasun eta desadostasunak eztabaidatuz, eta etorkizunean praktika desobediente sano eta eraginkorrak izan ahal izateko oinarriak irudikatu asmoz, baina baita zailtasun eta mugak ere. Gaztetxean izango da, Larunbatean, arratsaldeko 17:00tan.

Hirugarren ikastaroa. "Sare sozial alternatiboak eta herri mugimenduak" izenburupean. "Adi" gunean izango da, larunbatean, martxoak 30, 16:00tatik 18:00tara. Hona hemen ikastaroarentzat prestatu dugun aurkezpen testua:

Sare sozialak. Denok gabiltza sare sozialetan. Ia denok behintzat bai, lehen mundu aurreratu honetan. Interneten aritzen diren enpresa handi eta multinazionalek ondo dakite hori eta negozio bikaina sortu dute haien inguruan, txanpon nagusia gure pribatutasuna eta datuen salerosketa delarik.

Baina zertarako balio digute sare sozialek? Ukaezina da, sortu zituztenen helburuak gaindituz herri mugimendu ezberdinek sare sozialen erabilera politikoa egiten dugula, sare horiek hein batean “hackeatuz”. Baina aldi berean, sare horiek gu ere “hackeatzen” gaituzte. Herri mugimenduentzat sortuak al dira sareok? Bat egiten al dute haien politikek gure eraldaketa sozialerako asmoekin? Erabilgarriak al dira sormen eta lan kolektiborako ala indibidualismoaren perfiletan oinarritzen dira?

Galdera hauek maila teorikoan erantzun baino (erantzunak argi daude gainera kasu gehienetan) sare sozial kontzeptu justuago baten inguruan hitz egitea eta gehiago ezagutzea da gure tailerraren helburua. Ezagutza librearen printzipioetatik eta auzolanetik abiatuta, herri mugimenduen eta eraldaketan eragin nahi dugun gizabanakoen nahi eta beharrak kontuan hartuz eraiki diren sare sozial batzuk aztertuko ditugu. Lan eta sormen kolektiboaren antolakuntzarako pentsatuak izan diren programak (crabgrass edo elgg) erabiliz sortu diren Riseup.net eta bereziki N-1 plataformak ezagutuko ditugu, eta berauek kolektiboen antolakuntzarako eskaintzen dizkiguten tresna interesgarriak aztertu ere.

Ezagutzen ez ditugun lau hitz ikusteak beldurtzen bagaitu ere, ez arduratu eta parte hartu tailerrean. Ez da inolako jakintza espezifikorik behar, oso hizkuntza apala eta batere teknikoa erabiltzen saiatuko gara uneoro eta edonork jarraitzeko moduko erritmoan.Ez da derrigorrezkoa, baina ordenagailu eramangarria edo tablet-a ekartzea eskertuko da.

 

 

Orain gurekin ez zauden arren: Joxemi Zumalaberen omenezko jardunaldiak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Orain betetzen dira 20 urte Joxemi Zumalabe zenak utzi gintuela, eta hori dela eta, Joxemiren gertuko lagunekin eta familiarekin batera egitaraua aurkeztu dugu gaur Martin Ugalde parkean egin dugun agerraldian. Bere omenez jardunaldi txiki batzuk antolatu ditugu elkarlanean, xumeak baina bihotzez eginak, eta berauek hurrengo astean burutuko dira, Urtarrilak 8, 9, 10, 11 eta 13an.  8, 9 eta 10ean mahai-inguru ezberdinak izango dira Donostiko Koldo Mitxelenan, arratsaldeko 7retan hirurak ala hirurak, eta bertan Joxemi Zumalaberentzat kezkak izan ziren gai batzuei gaur egungo ikuspegitik eusten saiatuko gara: herri mugimenduak eta formakuntza/prestakuntza, kapitalismoari alternatibak eta euskal esparru komunikatiboa. Hilaren 11n "Orain gurekin ez zauden arren" ekitaldia izango da, Martin Ugalde parkean, eta 13an berriz omenaldia izando da Larraitzen, bere errautsak dauden lekuan hain zuzen. Egitaraua osorik ikusteko, sakatu "gehiago irakurri" botoia.

 

Gehiago irakurri...
 

Joxemiren itzal luzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Joxemi ZumalabeAste honetan burutu ditugu Joxemi Zumalabe zenaren oroimenez bere leagun eta senideekin batera antolatu genituen jardunaldiak. Hunkigarria izan da ikustea alde batetik nola Joxemiren presentzia oraindik ere ikaragarria den hogei urte eta gero, eta bestetik nola berak bere garaian indartu eta lagundutako proiektuak oraindik ere bizirik, hazten eta eraldatzen ari diren, geldirik egon gabe. Horren adierazle izan ziren Koldo Mitxelenan egon ziren hiru mahainduguruak: "herri mugimenduak eta formakuntza" (audioa hemen), "kapitalismoak badu alternatibarik" (audioa hemen) eta "Euskal esparru komunikatiboa" (audioa hemen). Momentuz hiru mahai-inguruen soinu-grabaketak dituzue eskuragarri, laister bideo formatuan ere izango ditugula espero dugu.

Era berean, ostiralean Matin Ugalde parkean burutu zen ekitaldiaren edertasuna ere azpimarratu nahi genuke, Joxemiren hainbat ekinbide ezberdinen inguruko espresioak presente izan ziren (antzerkia, marrazkia, pintura, musika...) eta haien bitartez oroitu genuen, bera eta bere ekarpena. Igandean ere Larraitzen izan ginen omenaldia eskaintzeko hainbat lagun. Hemen ikus ditzakezue bertan esan zirenetatik batzuk. Armiarmako webgune berezian ere, hainbat eta hainbat baliabide dituzue.

Esan bezala, milesker beraz era batean edo bestean parte hartu duzuen guztioi, bidean ikusiko dugu elkar!

 

Herri mugimenduak eta komunikazioa jardunalditxoak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pasa den astean informazio oinarrizko-oinarrizkoa eman genizuen Uztailak 5, 6 eta 7-rako Gernikan antolatzen ari garen mini-jardunaldien inguruan, "Herri mugimenduak eta komunikazio teknologiak" izenburupean. Gaurkoan informazio hori zabaltzera gatoz, nahiz eta oraindik ez izan erabateko informazioa eskura, eta hurrengo egunetan izenen bat edo beste gehitu daitekeen programara. Baina tira, oro har itxura hau izango dute Astra eta Gernikako Gaztetxearen laguntzarekin antolatu ditugun jardunalditxoek:

Proposatzen dizuegun programa bikoitza da: alde batetik, herri mugimenduen artean eztabaidarako gune txiki batzuk eskaintzea, bi mahai ingururen bitartez, eta bestetik formazio eta transmisio gune bat, herri mugimenduetan gabiltzanok gure artean darabilgun jakintzak partekatu ahal ditzagun.

 

Gehiago irakurri...
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

posta zerrenda

izena:
posta e:

Txioak

By Plimun Web Design