joxemi zumalabe

fundazioa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Bueltan gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kaixo guztioi!

Hemen gaude berriz ere. Egia esan inoiz ez dugu guztiz alde egin, inoiz ez gara erabat geldirik egon, baina esan daiteke gure irudi publikoa ez dela oso agerikoa izan azkenaldian... Batzuek jada jakingo duzuen bezala, Joxemi Zumalabe Fundazioak halako ber-formulazio prozesu bati ekin zion 2010. urte inguruan.

2008an, Espainiako Auzitegi Gorenak 18/98 sumariotik gure pieza absolbitzea erabaki zuen. Beste batzuek ez zuten halako “zorterik” izan eta oraindik ere herri mugimenduaren aurkako eraso bortitz haren (eta beste batzuen) ondorioak jasaten ari dira. Handik gutxira erabaki zen nolabait fase hori itxia zegoela eta aurrera jarraitzekotan proiektu berria jarri behar zela martxan.

Lan ugari egin ondoren, 2011ko udaberrian proiektua herri eragile ezberdinei aurkezten hasi ginen eta beraien ekarpen eta inpresioak jasotzen. Hortik gure proiektua bera moldatu dugu, eta azken hilabeteak gure egituratze, antolakuntza eta saretze lanetan aritu gara.

2012 urte honen hasierarekin eta hainbat eztabaida, kontraste eta buruhausteren ondoren berriz ere publikoki gure jarduna berreskuratzeko ordua dela otu zaigu. Horren adierazle ere web orri berri hau, baina askok jadanik jakingo duzuen bezala, web orri guztiek kale eta huts egiten dute hasieran behintzat, eta beraz ez larritu egoki ez dabiltzan gauzak topatzen badituzue... Joango gara berauek konpontzen astiro-astiro. Zer esanik ez zuen iradokizun, proposamen eta kritikak ongietorriak izango dira, noski!

 

posta zerrenda

izena:
posta e:

Txioak

By Plimun Web Design